ULMA Packaging-en bertako talentuaren aldeko apustua egiten du, “ULMA Gelak” sortuz
Ikasketa zentru ezberdinekin aliantza estrategikoak sortzen ditugu
Urtero, harreman hori bultzatzeko asmoarekin, hainbat ekimen garatzen ditugu: Ikasketa duala bertan egiteko aukera eskaintzen diegu ikasleei, gure instalazioetara hainbat bisita antolatzen ditugu, ikasleen formazio teorikoan laguntzen dugu, eskolekin batera ikasketa-programak diseinatzen ditugu… eta aurten, beste pauso bat haratago joan nahi izan dugu, ULMA Packaging gelak MGEP, Miguel Altuna eta IMH ikasketa-zentroetara eramanez.
Gela horietan ikasleek, benetako erronken bidez, gure ontziratze-soluzioen atal ezberdinak nola muntatzen diren ikasten dute. Horrela enpresa, ikasgelara hurbildu dezakegu eta ikasleen kalitatezko prestakuntzan zuzenean laguntzen dugu.
Erronka tekniko errealak definitzen ditugu
Lehenengo urratsa, ikastetxeetako irakasleekin batera, muntaketa-erronka bat zehaztea izan zen. Ikasleek ikasten ari ziren ezagutza teorikoak praktikan jarri ahal izateko erronka tekniko bat bilatu genuen, horrela, enpresako errealitatea ikasgelara hurbiltzea ahalbidetuko duen benetako erronka bat eskaini ahal izateko.
Erronka identifikatu eta ezagutza teknikoa ikastetxeetara zabaldu ondoren, martxan jarri ahal izateko hurrengo urratsa, ikastetxeak beharrezko baliabideekin hornitu, eta ikastetxea eta enpresak elkarlanean egingo duten “ibilbidea” definitzea izan zen, ikasleak eskoletan egonda ere, kalitatezko ikaskuntza eduki zezaten.
Haien ikasketa-prozesuan laguntzen diegu
Ikasketa-zentro bakoitzak, urtero, muntaketa-erronka bat martxan jartzen du, eta gure zeregina, prozesu guztian zehar ikastetxe zein ikasleei laguntzea da; ikasleei azpimultzo horiek nola muntatzen diren azalduz eta azpimultzo horiek geure ontziratze-soluzioetan zertarako balio duten adieraziz.
Horretarako, ikasleek hainbat bisita egiten dituzte gure enpresara. Azken finean, ULMA Packaging beraien lan-etorkizunaren zati garrantzitsu bat izan daitekeela erakusten saiatzen gara, baita pertsonalki zein profesionalki garatzeko leku bat ere.