ULMA Packagingen apustua: LHko ikastetxeekin aliantza estrategikoak egitearen aldekoa

30/09/2020
Konfiantza osoa dugu lanbide heziketako ereduan. ULMA Packagingetik hitzarmenak sinatzen ditugu LHko ikastetxeekin profesionalen eskutik prestakuntza praktikak egiteko. Bazatoz gurekin?

ULMAn uste dugu ikastetxeen eta enpresen arteko harremanak ezinbestekoak direla erakunde baten talentu kualifikatuko beharrak betetzeko eta lan mundura sartu berri diren profesionalak bertan txertatuko direla bermatzeko.

Arrazoi horregatik, urteak daramatzagu aliantza estrategikoak garatzen inguruko ikastetxeen sarearekin, eredu integral baten garapenean aurrera egiteko, Lanbide Heziketa enpresaren errealitatera, edukietara eta familia profesional desberdinek dituzten balizko irteeretara hurbilduz. Eta, aldi berean, emakumeen eta gizonen arteko bokazio teknikoa esnatuz.

Ondorioz, urtero lantzen dugu berariazko plan bat ikastetxe horietako bakoitzarekin, aipatu esparruen gainean zuzenki inpaktatuko dituzten jarduerak gauzatzeko.

Lehendabiziko inpresioak ere balio duelako

Lekuak berdin dio. Garrantzitsua da kalitateko topaketa bat sortzea, non ikasleak “gure mundu txikian” sartuko diren profesionalen eskutik, profesional horiekin identifikatuta sentituta. Horrelako esperientzia batekin, etorkizuneko profesionala gai izan behar litzateke ulertzeko zenbateraino erantzungo dien gure proposamenak bere kezkei edo, hori ez bada, zenbateraino lagunduko dion kezka horiek bideratzen.

Horretarako, gure instalazioak ikusteko bisita gidatuak, aurkezpenak ikastetxeetan bertan edo hitzordu birtualak antolatzen ditugu.

Topaketa horietan, saiatzen gara gure sektorearen errealitatea erakusten, bai eta eskaintzen dituen ibilbide/esperientzia profesionalak eta gure lankideek horraino iristeko jarraitu duten bidea ere. Baina, gainera, aukera eskaintzen digu gure balio eskaintza talentu gaztearekin uztartzeari buruzko kontzientzia hartzeko. 

Ikasketa programak elkarrekin diseinatzen

Gure negozioak puntako teknologia eta berrikuntza etengabea eskaintzen ditu; horregatik, beharrezko zaio talentua eskuratzea, azken belaunaldiko ezagutza teknikoak dituena eta egun industriak dituen erronkei egokitutakoa.

Ikastetxeei edukiak eguneratzeko lan horretan laguntzeko, ULMAtik geure harri koskorra jartzen dugu saio teorikoak eta tailer praktikoak eskainiz, material tekniko-pedagogikoa sortuz eta ikasleei erronkak aurkeztuz.

Beti ere, benetako expertise-a daukaguneko ezagutza esparruei lotuta:

  • Enpresa estrategia.
  • 0. Industria
  • Diseinu mekanikoa.
  • Programazio elektronikoa.
  • Mekanizazio bidezko ekoizpena.

Elkarrekin ikasten dugunean, hobeto ikasten dugu

Baina ULMA Taldearen konpromisoa esparru bati lotuta egon baldin bada, eremu hori enpresan bertan egindako prestakuntza praktikoarena da.

50 urte baino gehiago daramatzagu ikasleekin lankidetza hitzarmenak sustatzen, lan merkatuak eskatzen dituen trebetasun profesionalak lantegian bertan garatzeko, hainbat eratako ekimenen bidez.

  • Praktikaldiak enpresan.Prestakuntza Zikloa bukatzeko modu bikaina, hiru hilabetez enpresan erabat murgilduta, ikasleek eurek ezagutu ditzaten norberaren profil akademikoari lotutako lanbide bat. Zerbaitegatik daramatza formatu honek hainbat urte funtzionamenduan, eta beti izango da gehien eskatzen denetako bat.
  • DUAL erako prestakuntza programak.Ikasleek eta enpresek gero eta gehiago egiten dugu modalitate honen alde, ikasleak espezializatzeko erreminta indartsu gisa agertzen baita. Ikasketa mistoko urte oso 1, eskolako gelen eta gure instalazioen artean jauzika, zeinari esker ikasketen amaieran ikaslea tituludun bihurtu ez ezik benetako profesional trebatu ere bihurtzen baita.
  • Ikastaroak kontratatzeko konpromisoarekin. Modalitate hau eskaintzen diegu erabat ikuspegi praktikoa izango duen birziklatze edo espezializazio programa bat bilatzen duten profesionalei, lanera lehenbailehen sartzeko aukera izan dezaten. 3-4 hilabeteko iraupena duen formatu espres hau da azken urteotako errebelazio handienetakoa, euren ibilbide profesionala birbideratu nahi duten esperientziadun profilekin bat egiteko.

Hasieran genioen bezala, ekimen horiek burutzea ezinbestekoa da epe motz eta ertainera ditugun beharrak betetzeko, eta ikasleei benetako “lanbide heziketa” eskaintzeko. Horregatik, baita COVID garaian ere, jarduerei eutsi, eta formatuak egokitu ditugu, gurpilak biraka jarrai dezan bermatzeko!