XXL Talent/Think XXL: nola parte hartu ULMA Packagingeko taldean
Enplegua bilatzea oso estresagarria izatera irits daitekeen prozesua da. Askotan ez dakizu nondik hasi eta, zure profilarekin bat datorren enpresa bat edo eskaintza bat aurkitzen duzunean, hautaketa prozesuari buruzko ziurgabetasunak eta informazio gabeziak zure urduritasuna handitzea baino ez dute lortzen. Baina enpresa guztietan ez da berdina gertatzen. ULMA Packagingen hautaketa prozesu osoan lagunduko dizugu.
Nola egiten da hautaketa prozesua ULMA Packagingen?
Lanik ez baduzu nahiz zure bizitzan aldaketa bat egin eta lan kontuetan hobetu nahi baduzu, litekeena da ULMA Packaging-en aurkitzea zure balioa erakusteko bilatzen ari zinen aukera.
Gure webgune guztiek (https://www.ulmapackaging.com/es/trabaja-con-nosotros/blog/) dituzte hautagaiak bete behar dituen baldintzen zehaztapenak, bete behar dituen eskakizunak eta bete beharko dituen funtzioak, horrela garbi izan dezazun zein izango den zure egunerokoa.
ULMA Packagingeko hautaketa prozesua:
- Eman izena interesatzen zaizun enplegu eskaintzan.Bakarrik formulario bat bete beharko duzu, zure datu pertsonalekin, zure prestakuntza eta esperientziarekin, eta zure Cva erantsi. Linkedln-en edo b4work-en profil bat baduzu, prozesu hori egiteko 30 segundu baino gutxiago beharko dituzu, informazio guztia berez osatu ahal izango duzulako. Oraintxe bertan ez badugu zure profilarekin bat datorren lanpostu hutsik, ez zaitez arduratu, bidali zure curriculuma, eta kontuan hartuko dugu hurrengo prozesuetan.
- Posta elektroniko bidezko informazioa.Prozesuan zehar posta elektroniko bidez emango dizugu zure hautagaitzari buruzko egoeraren informazioa. Une oro, gurekin harremanetan jarri ahal izango zara edozein zalantza bidaltzeko edo sortu zaizun galderaren bat egiteko.
- Online bidezko probak.Lanposturako egokia izan bazaitezke, zure profilaren informazioa osatzeko eskatuko dizugu, online bidezko proba errazen bitartez. Proba horiekin apur bat hobeto ezagutu ahal izango zaitugu, eta jakin ahal izango dugu zeintzuk diren zure ezagutzak eta gaitasunak.
- Elkarrizketa pertsonalak.Online bidezko probak zutaz gehiago jakiteko tresna ona badira ere, ez dago elkarrizketa pertsonala egitea bezalakorik, elkarrekin lasai hitz egin ahal izan dezagun eta elkar hobeto ezagutu dezagun.
- ULMAn lanean hastea.Elkarrizketa pertsonala gainditu ostean, ULMA Packagingeko taldean lanean hasteko unea da. Une horretan ere zurekin egongo gara, behar duzun laguntza eta informazio guztia emateko. Gainera, elkarrekin diseinatuko dugu zure garapen pertsonaleko plana, zuren interesekoak diren arloak ardatz hartuta.
Ikusten duzunez, prozesua oso erraza da, eta lehen unetik argi eta garbi zehaztuta dago, zalantzarik izan ez dezazun hurrengo urratsen inguruan.
Zergatik lan egin ULMA Packagingen?
Gure lan proiektua lehiakorra, egonkorra eta nazioartekotua da. ULMA Packagingen 1961etik ari gara ontziratze eta enbalatzeko produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatzen eta garatzen. Merkatuan 50.000 makina baino gehiago ditugu, eta 19 enpresa filial 50 herrialdetan banatuta. Hori guztia langiro ederrean, non talde lana ezinbestekoa den.
Gainera, bikaintasuna eta berrikuntza teknologikoa bilatzea bultzatzen dugu, 4.0 industriaren edo robotikaren esparruan proiektuak gauzatuz. Prestakuntza eta lan garapeneko planak ere baditugu, zure helburu profesionalak lor ditzazun.
Horregatik, gure eskaintzen sekzioa bisitatzea gomendatzen dizugu. Beharbada, interesatzen zaizun horietako bat aurki dezakezu eta hasi nahi zenuen bizitza berri horri ekin.